Egonaldiak

Zer da Ezagutu aukeratzeko-Egonaldiak?

Goiz batean ikasle batek profesional bat lagunduko du haren lanaldian. Ikasleak bere anfitrioiak egiten dituen jarduera guztietan hartuko du parte, hala nola, elkarrizketa, bilera edota ohiko zereginetan.

Zer helburu ditu?

Enpresa baten egunerokotasuna ezagutzea sektoreko profesionalekin lanaldia partekatuz, kontuan hartuta datozen urteetan sektore horren inguruko prestakuntza jaso nahi duzula.

Nori zuzenduta dago?

2018-2019 ikasturtean programara atxikita dauden ikastetxeetako Batxilergoko  2. mailako ikasleei.


Informazio gehiago jasotzeko egin klik IKASTETXEAK / IKASLEAK atalean.

Zein dira funtsezko atalak?

Parte hartzen duten ikasleak eta enpresak / profesionalak programaren arrakastaren gakoa dira.

Zer fase ditu?

 

Nork har dezake parte?

Enpresa orok baldin eta jardunean dauden profesionalak baditu, lanarekin gogotsu dabiltzanak, solidaritatezko espirituarekin eta gazteen etorkizuneko garapen profesionalarekin inplikatuta.

•  Programan atxikita dagoen ikastetxe batean matrikulatutako Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasle orok.

Informazio gehiago jasotzeko egin klik ENPRESA / PROFESIONALAK atalean

Asegururik al dago?

Egonaldien programan parte hartzen duten ikasleak EGAZ Txorierriren kontuko aseguruarekin babestuta daude. Aseguru horrek jarduera garatu bitartean jazo daitezkeen gertakariak estaltzen ditu. Horrez gain, gurasoen edo tutoreen baimena jasotzen duen agiria aurkeztu beharko dute, baita haien NANa edo pasaportea ere, programan parte hartu ahal izateko.

Nola egiten dira joan-etorriak enpresara?

Ikaslearen joan-etorriak egonaldiaren lekura ikaslearen beraren erantzukizuna dira.

Zer gertatzen da Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoarekin/DBLO?

Parte hartzen duten enpresa, ikasle eta profesionalengandik jasotako datuak DBLOrekin bat etorriz erabiliko dira, eta Behargintza Txorierri, SLren titulartasuneko fitxategi automatizatuetan gaineratuko dira.
Programan parte hartzen duten ikasle guraso edo tutoreek emandako berariazko baimena dago ikaslearen irudiak hartu, erreproduzitu eta argitaratzeko, programan izan duen parte-hartzearekin lotuta badaude, hari hedapena emate aldera.

Nola antolatzen da egonaldia?

Egonaldia lanegun bateko goizean izango da, 09:00etatik 14:00etara. Tarte horretan, egonaldia eskaintzen duen profesionalak programatutako jarduerak garatuko dira eta eguna amaitzeko, egindako egonaldiaren baterako balorazioa (profesionala / ikaslea) egingo da.
Programaren helburua da ikasleari erakustea nolakoa den ohiko lanaldia, baina sektorearen inguruko ikuspuntu globala ere emango zaio, etorkizunean izan ditzakeen aukerak azalduko zaizkio eta, ahal den neurrian, hezkuntzaren eta lanaren arteko lotura egingo da. Era berean, lortu nahi diren helburuak erdiesteko ahaleginaren eta lanaren kulturaren balioa azpimarratu nahi da. Ez da enpresara edo erakundera egindako bisitaldi gidatua.